Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aterkipean (ETCn 225 agerraldi, horietatik 114 azken sei urteetan) adlag aterkiaren azpian.

Emakumeen besoak belarra jiratzen, Rosamarirekin egona zenez gero ez zuen amets egiten hegaberekin, tiraputzaren kolpea baino hunkigarriagoa zen aterkipean bizi izan zuena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Uf!, euria hasi du, eta jende gehiena beren aterkipean babestu da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Aterkipean asko dabilenak, horrek bai, horrek badaki noiz ari duen lanbroa, noiz sirimiri ttikia, noiz sirimiri bette-bettea, noiz eurittikia, noiz euri motela, noiz euri axkarra, eta noiz eurijasa eta zaparrada mardula....  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Protagonismo nahi horren azken kapitulua atzo izan zen, finalerdietako lau tenislariak aterkipean utzi behar izan zuten pista  Berria - Kirola   2004-07-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus