Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atebidea edo pasabidea sare protokolo eta konputagailu arkitektura maila guztietan ordenagailuak elkar lotzea eta komunikatzeko sareak sortzea ahalbideratzen duen gailu bat da. ETC-entziklopedia Atebide, Wikipedia
Bideratzaile horri sareko irteera, pasabide, atebide, edo besterik ezeko bide deituko diogu. ETC-zientzia, zuzenbidea TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009
Oracle-ko Open Gateways (atebide irekiak) direlakoek Oracle zerbitzari batetik Oracle-koa ez den datu-base bat atzitzeko aukera ematen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009
Atebide lehenetsia atalaren eskuinean agertzen dena izango da routerraren helbidea. ETC-prentsa Berria, 2012-10-24
Atebide lehenetsia TCP/IP sare batean kokatutako konputagailu batek IP birbidaltze taulan beste aukerarik ez duenean aukeratzen duen atebidea edo konputagailua da. ETC-entziklopedia Atebide lehenetsi, Wikipedia