Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ataska iz uhatea, konporta.
Ibaiko ur maila jaitsarazteko eta bilaketa lanak errazago egiteko, ezbeharreko gunetik gorago kokatuta dagoen barradera bateko ataskak itxiarazi zituzten agintariek Berria - Mundua 2006-03-10
Noeren bizitzako seiehungarren urtean, lurrazpiko itsasoaren iturri guztiak lehertu ziren eta zeruko ataskak ireki. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 27. orr.
Ate Beltzaren orri boteretsuak zabal-zabalik zeuden eta oste handia amildu zen bertatik, dikearen ataskak irekitzean askatzen den ur zurrunbiloaren antzera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 207. orr.