Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ataripe iz atariaren azpikoa.
Bien bitartean, ohea ataripean prestatzeko agindu zien Arete beso zuriak emakumeei. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 38. orr.
Pentsatuko duzu, halaber, zer-nolako harriduraz eta bozkarioz hartu genuen zure anaia, handik ia astebetera, etxeko ataripean ate-joka agertu zitzaigunean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.
Orbaizko atea zutik, baina Muniaingo elizako ataripe erromanikoa suntsituta, baita Artozkiko kanoi-ganga zorrotza ere. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 142. orr.
Afalostean ataripean nengoen hamakan etzanda garagardo edaten telefonoa hoska hasi zenean. Berria - Kultura 2004-08-27