Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ataraxia iz Antzinako Greziako filosofo batzuek garatutako kontzeptua, arimaren erabateko lasaitasun egoera bilatzen duena.
Bere gorputzaren ongizateak greziar epikuroarrek eta estoikoek ataraxia deitu ohi zuten bikaintasun eta oreka intelektualezko egoera horretarako prestatzen zuen, sinesten ez duenaren paradisua, alegia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 300. orr.
Hemen ere behiak alhan: abere hauen gostua Grekoen ataraxia bezain finkoa daiteke. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.
-Zoriona da ataraxia. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 106. orr.