Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta berehala tronpeta guztiek batera jo zuten eta Elessar Erregea atagarantz aurreratu zen, eta Hurin Giltzen Zaindariak jaso egin zuen ataga; arpa eta biola eta txilibisten musika eta ahots argien kantuaren erdian, Erregeak lorez estalitako kaleak zeharkatu zituen, eta gotorlekura heldu eta sartu egin zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 306. orr.
Umeteria hasi da ataga arakatzen, doi-doi jotzen, hasieran zuhur, gero zakar, eskalapoi-kolpeka eta, itxaroteaz nazkatuta, alde egin dute gogo txarrez, begiak Lepic andrea zelatan dagoen leihoaren aldera jiratuta oraindik. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.
Sansom, ordea, gauerdiraino baizik ez zen egon ohean; gauerdian jaiki eta hiri-sarrerako bi ateak beren zango, ataga eta guzti orpotik atera eta bizkarrean harturik, Hebronen aurrean dagoen mendi-gailurreraino jaso zituen. Elizen arteko biblia Epa 16,3