Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aszesi iz erlijioaz mintzatuz, espirituaren askapenera eta bertutea lortzera bideratutako jarduna.
Aszesi handiegia eskatzen zien lantegi hark, nekosoegia zen testu haietan barrena sartzea, ezer ulertu baino lehen hartzen zituen asperrak, higuinak. «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.
Irudi honek gizabanako aszesi eta santutasunerako eredutzat hartzen zuen hura, erabat aparteko eta, beraz, imitaezintzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Christopher Isherwooden biografia bidaiez eta topaketez beteta dago zein baino zein topaketa ohiz kanpokoagoz, era guztietako ekimenez eta kupidarik gabeko aszesi premia ezin asetuzko batez; jateko, janzteko edo jarrera bitxiarekin bezala, nahitaez argitasuna jasaten deneko leku urrunetarako bidaiarekin lotutako aszesi batez. Berria - Kultura 2004-08-26