Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
astogain iz astoaren gainaldea.
-1681ean, Sardinian, San Isidro egunez, elur eta haize zirimola izugarria, zeinetan astogainean zihoan gaztea, asto eta guzti jaso lurretik eta bota, jaustean biak bertan seko gelditu zirelarik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.
Lagunik potoloena jarriko zen bizkar emanda arbolaren kontra, bi eskutxokoak lotu zilborrondoan, hatzak elkarri sardean gurutzatuz, eta lagunetan arinenak edo trebeenak han ipiniko zion aurrenako hanka, astogainera igotzeko bezala, eta beste hanka bizkar gainean paratuz, han dabil katazka behetineko adaburuan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.