Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astamahats (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi) 1 iz kuiaren familiako basalandarea, mahatsaren antzeko fruituak ematen dituena (Bryonia alba eta Bryonia dioica).

Bertan ikus daitezke, bizirik eta indartsu, pinu, haritz, astigar, urrebotoi, bostorri, lupulu, astamahats, huntz eta elorrien hostoak, loreak edo fruituak.  ETC-literatura, saiakera   Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Astamahats "Bryonia" generoko hamabi espezieren izen arrunta da. "Bryonia" generoko landareak igokari kiribildun landare bizikor bizikorrak dira, dioikoak, hosto palmatu eta galtzarbeko lore talderekin.  ETC-entziklopedia   Astamahats, Wikipedia

2 astamahats ale-beltz (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Astamahats ale-beltza ("Bryonia alba") Cucurbitaceae familiako mahatsondoa da, Europan eta iparraldeko Iranen jatorria duena. Brionina duenez, toxikoa da. Berrogei fruitu nahikoa da gizako heldu bat hiltzeko. ETC-entziklopedia   Astamahats ale-beltz, Wikipedia

3 astamahats ale-gorri (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Astamahats ale-gorria ("Bryonia dioica") Kukurbitazeo Cucurbitaceae familiako mahatsondoa da, erdialdeko eta hegoaldeko Europan jatorria duena. Brionina duenez, toxikoa da eta horrexegatik sendabelar moduan ere erabili dute. ETC-entziklopedia   Astamahats ale-gorri, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus