Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aspalditxotik barrenean gordeak neramatzan malkoak denak isuri nituen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 68. orr.
K.o. 1914rako juduen emantzipazio ofiziala giza jardueraren maila guztietan aspalditxotik lorturiko zerbait zen Mendebalde modernoko munduaren eskualde guztietan, Errusiar Inperioak bereganaturiko eta jada desagerturiko Polonia-Lituaniako Erresuma Batuaren lurraldeetan izan ezik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.
Hori zuen amets berak aspalditxotik; argi eta garbi gogoratzen zituen Domínguez doktorearen hitzak: Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 202. orr.
Aitorpen honek ez du kriminal zaharra asaldatu, aspalditxotik baitaki zeinen arriskutsuak diren alarguntsen opariak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.
Aspalditxotik maite zaitut. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.
Eta hau dena, Espainia barnean aspalditxotik dabiltzan beste istilu nahasien erdian: tradizioa versus progresua, kastizismoa versus europartu beharra, etc. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.
Espainiako telebistetan aspalditxotik darabilten teknika da, ustez emaitza onekin, hasierako sumarioan, hogei minutu geroago osorik, eta ahal bada kamera geldituz, emango dizkizuten irudi ikusgarriak iragartzea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.
Goizak ez zuen 1986an, Euskadi Irratian, orain aspalditxotik sortu den albistegi luzeen gose eta egarririk. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 103. orr.