Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aspalditxoan adlag adkor nahiko aspaldian.

Une ezin hobea niretzat aspalditxoan gordeta izan dudan gauzatxo bat iragartzeko!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Aspalditxoan irakurri nion Estitxu Arozenari, bertsolariok orobat, zer egiten dugun: "Bost segundo horietan esaten duzu: "zer da errezena?"  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 146. orr.

-Jakin behar duzue Gavard jauna oso arraro dabilela aspalditxoan...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 329. orr.

Bi jarrera hauek dira errazena kritikatzekoak ("moderazioak" a priori plus intelektual handia dauka oraingo gizartean), baina aspalditxoan beraiek markatu dute erritmoa onerako zein txarrerako.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Nofuturekin etorri zen, aspalditxoan ez baitzen etxetik irten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.

Demagun neska batek begiz jota duela aspalditxoan mutil bat, baina ez duela egokierarik aurkitzen harekin hizketan hasteko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus