Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kazetariak! Kanpoko kazetarien arteko batzuk aurrez aurre ezagutzeko gogoa aspalditik nuen egina. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 78. orr.
Medikuak argitu du ez dela Titinek duena joan den ostiralean sortutako lesioa, aspalditik duen zerbait dela. Berria - Kirola 2004-11-10
Ez zekien noiztik zeuzkan, aspalditik seguru. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.
Asentatuak gaude, baina zenbat aztoramen! Dakizun bezala, aspalditik neukan buruan zein zen nahi nuen etxea. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 11. orr.
Aspalditik zetozen oroitzapen solteak biltzen dira hor, inoiz topiko bilakatuak eta hiru Patriarka zaharrei egotziak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 37. orr.
Finlandian aspalditik bizi dira elkarrekin suediera eta finera, eta aspaldi honetan errusiera ere batu zaie. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 236. orr.
Urak harria zipriztintzen du, aspalditik bilduak dituen goroldioak eta likenak bustitzen ditu, eta, orduan, suspertu egiten da ibaiaren esentzia. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 49. orr.
Irakurleak aspalditik sumatuko zuen, Merteuil andrearen ohituren karietara, zeinen gutxi errespetatzen zuen erlijioa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.
Giza eskubideen urraketen inguruko kezka aspalditik datorkio Potterri. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Aspalditik senarrak eta haren etxekoek tratu txarra ematen ziotela salatzen omen zien alabak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 87. orr.
Bestalde, amari bere bizikleta eskatu nion, aspalditik ganbaran baztertuta baitzeukan; emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Botila aspalditik zuan hustua. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 51. orr.
Aspaldi-aspalditik ziren elkarren etsai Kastrotarrak eta Laratarrak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 172. orr.
-Peppone: kriatura zapaldu eta ostikopean erabilitako koittadu bat, aspaldi-aspalditik infernuko penak eta nekeak nozitzen dituen kriatura dohakabe bat laguntza eske joan zaio bere erretoreari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 289. orr.
-Aspaldi-aspalditik dago eremu-hesiketa bat, eta gaur bertan ere gaixoak eta eroak, pobreak bezalaxe, beren barrutietan bizi dira, beste jendearengandik bereizita. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.
Rina orduan ez zen etortzen gure etxera, haren berririk ez genuen aspaldi handitik; baina gure aita, Tersilla korridorean ikusten zuenean, denbora batean Rina ikusten zuenean bezalaxe sutzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 121. orr.
Pantxok aspaldi handitik du delako izaki beldurgarri horren entzutea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 62. orr.
Laurogei urte inguru dituela ezagutu dut nik aspaldi handitik barnean eraman dudan kontu zahar hau azalera ekarri didan aztia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.
arazoa aspalditik (4); askok aspalditik (4)
aspaldi aspalditik (10); aspalditik ari da (15); aspalditik ari dira (8); aspalditik ari gara (8); aspalditik ari zen (3); aspalditik behar (3); aspalditik bizi (8); aspalditik buruan (7); aspalditik da (7); aspalditik dabil (4); aspalditik dago (10); aspalditik dakit (3); aspalditik dakite (3); aspalditik dator (7); aspalditik datorkio (3); aspalditik datorren (9); aspalditik desiratzen (3); aspalditik du (3); aspalditik duen (5); aspalditik dute (3); aspalditik egin (4); aspalditik egiten (4); aspalditik elkarrekin (3); aspalditik ematen (3); aspalditik erabiltzen (3); aspalditik esana (3); aspalditik esaten (3); aspalditik eskatu (4); aspalditik espero (3); aspalditik ez dut (3); aspalditik ez zen (3); aspalditik ez zuen (4); aspalditik ezaguna (6); aspalditik ezagutzen du (5); aspalditik ezagutzen dugu (7); aspalditik ezagutzen dut (8); aspalditik ezagutzen dute (3); aspalditik ezagutzen duzu (3); aspalditik ezagutzen zuela (4); aspalditik ezagutzen zuen (3); aspalditik ezagutzen zuten (5); aspalditik galdua zuen (4); aspalditik genuen (5); aspalditik gogoan (3); aspalditik grina txarren (3); aspalditik hemen (4); aspalditik hona (3); aspalditik ikusten (3); aspalditik iragarri (3); aspalditik izan dira (3); aspalditik jakin (5); aspalditik landu (3); aspalditik lanean ari (3); aspalditik nabil (3); aspalditik neukan (4); aspalditik nuen (5); aspalditik oso (5); aspalditik sumatzen (4); aspalditik zain (4); aspalditik zebilen (5); aspalditik zebiltzan (4); aspalditik zegoen (12); aspalditik zen (3); aspalditik zeuden (4); aspalditik zor (3); aspalditik zuen (14); aspalditik zuten (6)
baina aspalditik (13); berak aspalditik (3); berri aspalditik (4); dago aspalditik (6); daude aspalditik (3); denak aspalditik (3); dira aspalditik (4); dugu aspalditik (4); ere aspalditik (8); gaude aspalditik (3); hain aspalditik (11); hori aspalditik (7); ideia aspalditik (3); izan da aspalditik (4); izan du aspalditik (3); nik aspalditik (6); nuen aspalditik (3); oso aspalditik (7); zegoen aspalditik (9); zen aspalditik (6); zion aspalditik (3); zuen aspalditik (11); zuk aspalditik ezagutzen (3); zuten aspalditik (3)