Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aspaldion adlag aspaldi honetan.

Horrelakoa zen ni aspaldion obsesionaturik nindukan idazlearen idazteko modua.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 17. orr.

Jendeak ez ditu denak osorik erretzen eta zigarrokinetatik bildutako belarra saldu dut aspaldion, eta begira...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 113. orr.

Ez dago esan beharrik, bada, kezkatuta gaudela, ETAren indarkeriaz baliatuta abertzale kutsua duen ororen aurkako erasoa bortitza baita aspaldion, gupidagabea esango nuke, eta areago erantsi, izaera demokratiko gutxikoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

Gehiegikeria galanta! Ezin da ukatu aspaldion gay batzuk nabarmendu egin direla politikan edo gizartean.  Berria - Harian   2005-06-28

Bizkitartean, eta hor legoke ozka, diru-emaitza soziala deiturikoak hein berdinean daude aspaldion.  Berria - Kultura   2004-05-26

Bat baino gehiago erosi duzu aspaldion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 68. orr.

Esperantza aldetik moztxo nabil aspaldion.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 39. orr.

Azken aspaldion, zer dela-eta ez dakit, neure poz guztia galdu dut, neure jardunbide oro bertan behera utzi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 93. orr.

Eskopeta labur batez armatua den gizon bat dator lasterka diligentziaren ondoan aspaldion.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Lehenago otuko ez zitzaizkion kontuez pentsatzera behartzen zuen bizitzak aspaldion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aspaldion ez (8); da aspaldion (5); dut aspaldion (3); nabil aspaldion (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus