Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
S.B.k tresna eta makineria kontuan aspaldidaniko interesa zuenez, Londresko Zientziaren Museora eraman zuen Gregoryk, hango bilduma bikaina ikustera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 141. orr.
Charley, Eden ezaguna eta Jimmyrenean lagun egindakoetakoa, aspaldidaniko mireslea zuen Hazelek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.
Hala ere, aspaldidaniko gehiegikeria haiek hainbesteraino iritsi ziren, non, Luis Errukitsuaren haurren garaian, laikoek, apezpikuen baimenik gabe, apaizak jartzen baitzituzten beren elizetan, edo bota egiten baitzituzten bertatik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.
Brievako espetxean aspaldidaniko ezagunak zituen Robertok, Avilako Poliziaren Eskola Nagusian Polizia Nazionalarekin batera ikastaro bateratu bat egin zuen garaikoak, hain zuzen, eta ondo hartu zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 129. orr.
- Abesbatza elektrikoak: Koruen emanaldiak aspaldidaniko zutabe dira Musikasteren egitarauan, baina aurten era bitxian kantatuko dute hainbat koruk. Berria - Kultura 2006-05-07
Aspaldidanikoa du Elustondok argazkigintzarako isuria. Berria - Kultura 2004-02-26
Gogoraraz dezadan, bidenabar, antisemitismoa bezain aspaldidanikoa dela otoitz-janzkiaren laidoztapena: deportatuei soingainekook bahitu, eta haietatik galtzazpiak egiten zituzten SSek, eta gero Lageretan preso zeuden juduen artean banatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.