Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filipek aspaldidanik saila jarraikitzen du, izan dadin dantzan, musikan edo abesbatz lanean. Herria 2003-02-06
Orduan, zuekin biziko naiz toki honetan, zuen gurasoei aspaldidanik eta betiko eman nien lurraldean. Elizen arteko biblia Jr 7,7
Aspaldidanik sentitzen nuen interes izpirik ez neukala, ez nuen bilatzen ere: dirurik ez, osperik ez, edertasunik ez, etxerik ez, larderiarik ez, herri honetan balioski susta nezakeen ahaidegorik ez, ezer ez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 191. orr.
Aspaldidanik izan du aztergai teknologia eta bere ondorioak gaur egungo gizartean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.
Sotana soinean nenbilen aspaldidanik, 18 urteak bete aitzin hartua bainuen zaia beltza, Uztaritzen, eguerditan herriko jatetxe batean bazkalduko ginela aita, ama eta hiru haurrideak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 35. orr.
Sugegorriek oso izen txarra izan dute aspaldidanik. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 221. orr.
Tira, nire arrebak bazekik, baina ez zioagu elkarri hitzik egiten, aspaldidanik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 161. orr.
Gure Auschwitzeko dutxa aspaldidanik omen dabil kili-kolo. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 110. orr.
Auzo afrikarretan zuen loftera eraman eta aspaldidanik ni bezalako baten bila zebilela esan zidan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 35. orr.
Jakina zaigu guri, euskaraz ere irakurtzen dugunoi, aspaldidanik daudela gure hizkuntzara itzulita bai Biblia eta bai Virgilioren zein beste klasikoen hainbat pasarte, eta, azken itzulpen bereziak aintzat hartu gabe ere -Kixote Mantxako, W. Faulknerren nobelak, Li Bairen poemak-, nahikoa litzatekeela hori arazorik ez dagoela frogatzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 62. orr.
aspaldidanik ari da (3); aspaldidanik buruan (3); aspaldidanik eguberrikari (3); aspaldidanik ez (7); aspaldidanik ezagutzen (13); aspaldidanik gure (3); aspaldidanik ikusi (3); aspaldidanik izan (6); aspaldidanik nuen (3); aspaldidanik zuen gaitz (4); baina aspaldidanik (6); da aspaldidanik (8); dago aspaldidanik (3); dira aspaldidanik (4); du aspaldidanik (5); duk aspaldidanik (3); ere aspaldidanik (7); hau aspaldidanik (3); zen aspaldidanik (4)