Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aspaldian 1 adlag aspaldi. ik aspalditik.

Bada,lagun edo hurko hori, berak emandako kutun hori aldean eramaten duala jakinik, lasaiago biziko duk, hi babestuago hagoelakoan egongo duk-eta -aspaldian Zubiaurrek erantzun izaten zigun eran erantzun zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 89. orr.

Aspaldian ez naiz Donostiara joan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 151. orr.

Bertan igorle ezezagun batek erregutzen zion berak ahaleginak egin zitzan, gorengo agintaria baitzen, bere herrialdeko gaztetxoek esku hartu ez zezaten aspaldian beren lurraldea suntsitzen ari zen gerra odoltsuan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 105. orr.

Han zuen, hori bai, Nash 55a; goitik behera arakatu nuen: indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua, aspaldian erabili gabea, bistan zen, urratua, zoldatua, baina ibiltzeko moduan oraindik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Txispasen berririk ez diat aspaldian eta ez duk harritzekoa; Malaga aldeko beroarekin barrabiletaraino nazkatuta egongo duk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 112. orr.

Hezur-txertaketa aspaldian finkaturiko eta inork zalantzan jartzen ez duen transplante mota bat da, eta aldamioarena egiten du, alde banatatik hezur berria haziz joan dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Ondoko mahaietan betiko bezeroak zeuden, aspaldian han aterpetutako faxista bizkaitar gipuzkoar asturiar santandertarrak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

Nik neuk ere ez al nuen, bada, aspaldian erabaki inori ez uztea azpimarratutako libururik?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Aspaldian konfesatu gabe?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.

Egunen batean harrapatuko dute, baina amarru horrek emaitza onak ekarri dizkio aspaldian.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 22. orr.

Aspaldian elkar ikusi gabeak ziren, eta urriko goiz epel hartan lurperatu zuten Ayala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

2 aspaldi-aspaldian

Hori guztiagatik, beharbada, aspaldi-aspaldian ikusten ez zen giroa zegoen Leioako campusean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Bada, Moncayon ere, aspaldi-aspaldian, jakina, rok -edo ruk- bat bizi izan zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 132. orr.

Eta hori dena gertatu zen, esan beharra daukat, aspaldi-aspaldian, eta hura ez zen Davidek geroago ezagutu zuen Mabel Grey bera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 229. orr.

Maskorren bat aurkitzen zuen tarteka; bazekien, aspaldi-aspaldian, itsaso handia izana zela basamortu hura.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 140. orr.

Bertze batzuk, latinezkoak bereziki, aspaldi-aspaldian bizi eta hil ziren gizonen gogoetez eta eginez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.

3 aspaldi handian

Gero eta hondoratuago, pasio zahar guztiak berritu nahi dituen bihotz hilezkorra emango liokeen edabe horrexen bila dabil Venezia aspaldi handian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Noizbait Italo Calvinori irakurri nion ezen, aspaldi handian, izan zela Txuang Tzu izeneko marrazkilari bikain bat eta, behin batez, erregeak karramarro bat marrazteko eskatu ziola.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 11. orr.

Behin batez, errege bat aspaldi handian ikusi gabeko anaiaz oroitu zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 103. orr.

Urte gozorik ez da izan gurean aspaldi handian.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 122. orr.

Aspaldi handian, greziarrek Troia suntsitu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.

Ematen du ez duela aspaldi handian lorik egin, eta ez ditu ni kontsolatzeko hitz egokiak bilatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 168. orr.

Beraz, aspaldi handian ez bezalako elur-bisutsa izan dute Mendebaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 198. orr.

Aspaldi handian, derrotak herrialde honetara ekarri zuenean, mendi horien entzuterik ere ez zuen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 40. orr.

Aspaldi handian ez ginen, lehenago bezala, larunbat goizetan lanean ari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

Beste zerbaitek larritzen zuen gehiago: Johnek justu-justu gogoratzen zituela gurasoak, aspaldi handian ezagututako pertsonak balira bezala; eta Michaelek, berriz, uste zuela Wendy zela bere benetako ama.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 111. orr.

4 aspaldian eta aspaldian

Mendez mende, aspaldian eta aspaldian, arrantzak toki handia dauka Ziburun.  Herria   2003-06-19

Bainan Felipe Oihanburu talde horrekin aintzina badoa aspaldian eta aspaldian abiatu ildo nasaietik.  Herria   2003-05-01

5 ez aspaldian

Ez aspaldian, herrian burrun-burrun ibili zen gerrako kontuak gogoratzeko sukarra.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 104. orr.

6 ez hain aspaldian

Ez hain aspaldian zituen furfuriak sartuak ditu segur Japoniak.  Herria   2001-05-03

arai batean, eta ez hain aspaldian entseguak eta jokaldi azkarrak eta biziak izan ohi ziren errugbiaren xarma.  Berria - Kirola   2004-12-23

7 ez oso aspaldian

Aitona hila zen ordurako, baina ez oso aspaldian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.

8 aspaldian ere (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Aspaldian ere errana dute filosofo ugarik arrazoimena ez, borondatea dela gizakion ahalmen nagusia: ez dugula nahi sakon pentsatzen dugunaren arabera, baizik eta biziki nahi dugunaren arabera pentsatzen dugula. ETC-prentsa   Berria, 2005-01-29

Aspaldian ere intxaur saltsa egiten zen. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-19

Agian, -eta arazo hau aspaldian ere planteatu zen- nazio batzuk beste batzuen zakuaren barruan jartzen direlako sentsazioa uxatzeko, Estatu berriak oraingoa baino izen neutrogoa hartu beharko luke. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-02

Aspaldian ere, eguneroko hizketan, askok sinonimo bezala erabiltzen zituzten propaganda eta publizitate hitzak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-05-25

talde atrebitu batzuen gatik? Egia erran, aspaldian ere baditake holako zerbaiten irriskua bainan gehiago ote keinka huntan? ETC-prentsa   Herria, 2010-09-30

Stéphane Hessel, 93 urteko gizon bat, oraino biziki pixkor dena eta aspaldian ere frango ezagutua bai Frantzian eta bai Frantziatik kanpo. ETC-prentsa   Herria, 2011-01-13

Horrelako gauzak aspaldian ere hasi ziren egiten, baina adabakiak dira. ETC-prentsa   Argia, 2014-07-13

Aspaldian ere esana dugu Tobinen zerga adabakia besterik ez dela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 47 zbk., UEU, 2003 - urria-abendua

9 orain aspaldian

Baina orain aspaldian ez bezalako erronka du hurrengo urtean ere maila horretako talde beteranoena izaten segitzeko.  Berria - Kirola   2006-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari da aspaldian (7)

aspaldi aspaldian (6); aspaldian abiatu (4); aspaldian agertu (4); aspaldian ahaztuta (3); aspaldian aipu da (5); aspaldian aipu den (3); aspaldian ari da (4); aspaldian bada (7); aspaldian badakigu (4); aspaldian badira (3); aspaldian berantesia (3); aspaldian berantetsia (4); aspaldian bere (8); aspaldian bila zebilen (3); aspaldian bizi (3); aspaldian egin den (4); aspaldian egin nahia (4); aspaldian egin zuen (4); aspaldian egindako (3); aspaldian egiten (3); aspaldian egon (4); aspaldian entzun (5); aspaldian erabili (4); aspaldian erakutsi (3); aspaldian espero nuen (3); aspaldian eta aspaldian (16); aspaldian eta aspaldian (16); aspaldian etorri (4); aspaldian etzela (3); aspaldian etzen holakorik (3); aspaldian euskal (3); aspaldian ez bezala (24); aspaldian ez bezalako (7); aspaldian ez da (5); aspaldian ez du (8); aspaldian ez dugu (9); aspaldian ez dut (14); aspaldian ez genuen (4); aspaldian ez ginuen (6); aspaldian ez naiz (4); aspaldian ez nuen (4); aspaldian ez zen (9); aspaldian ez zuen (9); aspaldian ezagutu (3); aspaldian ezagutua (6); aspaldian ezagutzen (10); aspaldian gainditu (3); aspaldian gainditua du (3); aspaldian galdetzen (9); aspaldian galdu (5); aspaldian galdua (3); aspaldian gertatu (3); aspaldian gogoan (6); aspaldian gure (4); aspaldian han (7); aspaldian hartu (4); aspaldian hasi (3); aspaldian hemen (3); aspaldian herri (4); aspaldian hila (3); aspaldian hola da (3); aspaldian hor (4); aspaldian ikusi ez (5); aspaldian ikusi gabeko (4); aspaldian ikusten ez (5); aspaldian inork (4); aspaldian irakurri (3); aspaldian izan den (4); aspaldian joan (3); aspaldian joana (4); aspaldian joanak (3); aspaldian lanik (3); aspaldian osagarriaz (3); aspaldian parisen (3); aspaldian sentitu (5); aspaldian utzi (6); aspaldian utzia (4)

baina aspaldian ez (8); bainan aspaldian (5); baita aspaldian (4); batzu aspaldian (3); batzuk aspaldian (3); bizi da aspaldian (3); dabil aspaldian (5); dago aspaldian (4); dela aspaldian (3); dira aspaldian (8); direla aspaldian (5); ditu aspaldian (4); dugu aspaldian (6); dute aspaldian (5); edo aspaldian (4); ere aspaldian (10); euskal herria aspaldian (3); euskal herrian aspaldian (3); ez aspaldian (3); ez da aspaldian (3); ez diat aspaldian (3); ez du aspaldian (3); ez dut aspaldian (3); guztiak aspaldian (3); haatik aspaldian (4); hain aspaldian (12); hau aspaldian (4); hoin aspaldian (3); hori aspaldian (18); horiek aspaldian (3); jadanik aspaldian (3); joan den aspaldian (13); nago aspaldian (3); nahiz aspaldian (4); nahiz eta aspaldian (3); nik aspaldian (4); nuen aspaldian (5); oso aspaldian (11); zebilen aspaldian (3); zegoen aspaldian (5); zen aspaldian (11); zuen aspaldian (9); zuten aspaldian (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus