Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askotan joaten naiz haren etxera iluntzean. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 49. orr.
Hizpidea, beste askotan bezala, gerra hasi berritan Bilbon bolo-bolo ibili zen gertakari batek sortu zuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.
Askotan sukaldean bertan aritzen naiz. Berria - Kultura 2006-01-14
Askotan ez zen etxetik ateratzen ere, batzuetan adiskide batekin batzen zen, haur ukaiteko puntuan zen emazte bati edo eri bati bisita baten egiteko edo, kadira bat karrikara ateraturik, auzoekin kalakaldia egiten zuen, gaueko deia entzun arte. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 147. orr.
Askotan ibilia nintzen hor gaindi, lehenik anaiarekin, gero bakarrik edo Christophekin, eta ez zitzaidan sekula burutik pasa ere zuhaitz horiek oro, banaka-banaka, ezagutu behar nituela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.
Begirunez egiten zuen bere lana, batzuetan kobratu barik, edo bertakoek eman zezaketen diru apurra jasoz... edo askotan gaztaren bat, urdaia, sagarrak eta halakoak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.
Ez didate askotan eskatzen, baina ez daukat inolako arazorik, ze umetan ardi artean hazi nintzen, nire aita artzaina izan zen eta. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 45. orr.
Haserretzeko dudan erraztasuna bertan gauzatu dut, Speaker jarri diot izenburu, hedabideen diskurtsoak askotan ernegatzen nauelako. Berria - Kultura 2004-07-06
-Askotan aipatzen dizkiot zuri bururatzen zaizkizun gauzak, eta bere begiz ikusi nahi izan du. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.
Amari askotan entzun nion kexua, lisatze lana zela eta; alegia, bere ametsa eserita lisatu ahal izatea izango zela. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.
Askotan gogorarazi behar izan diot neureari: "ama, ni ere ama naiz". Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 60. orr.
Blusa kolore-alaiak, gizonak mahuka hutsik, askotan ukrainar erara brodatuta. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.
Askotan legez, Mateok jaurti zuen harria putzuan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 91. orr.
-Jakina, askotan joango naiz ama bisitatzera, asko-askotan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 296. orr.
Ez asko-askotan, baina tarteka bai entzuten dela halako jokalari, "ezkertiarra" dela; hau da, jokalari hori ezkerra dela baloia jotzean. Berria - Kirola 2004-03-09
Eta orduantxe errepikatzen ziren trenen txistukada luzakor haiek; beti ez bada ere, asko eta askotan, nire ustez behintzat, ilunabarreko argitasunean hedatuak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 379. orr.
Eta halaxe baita gainera asko eta askotan, eta halaxe izateaz gainera, pedagogiaren alderditik ere gauza nola den adierazteko oso formula baliozkoa; haurrentzako pedagogia, eta geure buruarentzako pedagogia: geure buruari ikusarazteko bizimoduan aurrera egitea nola den jolasik, txirristalekurik eta kulunpiorik gabeko zigor isolamenduzko eta azkengabeko batera kondenatua izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.
Gainera kantua, asko eta askotan behintzat, elementu femininoaz lotuta dator Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.
Eta behin eta berriz, behin eta berriz eta askotan... ETC-literatura, saiakera Amorruaren ume, Jim Thompson (Miel Anjel Elustondo), Igela, 2009
Galdera bera behin eta berriz eta askotan. ETC-literatura, saiakera Litxarreroak, Thompson, Jim (Miel A. Elustondo), Igela, 2013
Behin eta berriz eta askotan egingo luke, familia maitea etxean egon dadin, denak batera. ETC-literatura, saiakera Auschwitzeko tatuatzailea, Heather Morris (Miel Anjel Elustondo), Alberdania, 2019
Horixe gertatzen da udako picnicetan, behin eta berriz eta askotan. ETC-prentsa Berria, 2010-09-03
Baina elebitasunaren inguruko diskurtsoak ere ez du balio, zure liburuan behin eta berriz eta askotan ageri diren testuetan irakurri dugunez? ETC-prentsa Berria, 2011-02-13
Inguruko lantegiak beste perspektibarik ez zuten gaztetxoek antzerki lana erakutsi zuten behin, eta gustatu, eta behin eta berriz eta askotan erakutsi zuten gero, harik eta antzerkia egin zuten arte bizibide. ETC-prentsa Argia, 2011-03-27
Finean, irakurle literatura zale makurrak behin eta berriz eta askotan irakurri beharko dituen orrialdeak, Izagirrek ez bezala behin eta berriz eta aunitzetan irakurriko ditugunak, egileak nekez itzuliko baita orri engoitik zaharrotara. ETC-prentsa Argia, 2016-12-25
Behin eta berriz eta askotan, euskara -alegia, euskaldunak- galtzaile, euskara ikasgai zehatz batzuen hizkuntza besterik ez baita. ETC-prentsa Argia, 2018-04-22
Hala, argazkilaritzaren mugan lan egin du berriz eta askotan. ETC-prentsa Berria, 2010-02-09
Berriz eta askotan, erromesen legean abiatu naiz harbidean, harzuri distiratu hau bizkar-zorroan hartuta; ene diskurtsoa funtsez moldatu aldera abiatu ere:. ETC-prentsa Argia, 2012-09-16
Eta, 'españolista'k ondo ikusiak ziren bitartean, Orixe, euskal 'nazionalismoarengatik', txarto ikusia ez ezik, salatua eta zigortua ere izan ohi zen, berriz eta askotan, eta salaketaren frogak euskal kulturaren aldeko ekarpenak ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea Hamaika euskal literato eta Jainkoa, Sebastian Gartzia Trujillo, EHU/UPV, 2016
Hitz multzo edo esaldi palindromoak bilatzea lan neketsua da, maiz askotan atarramentu gutxikoa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 120. orr.
Desinfektazio automatikoaz hornituriko dutxak baizik ez ziren oraindik martxan, baina maiz askotan matxuratzen ziren haiek ere, bezero batzuk itoaraziz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 78. orr.
Pertsonen artean gertutasun eroso bat sortzeko lagungarri onak izaten dira maiz askotan gustuko otorduak, eta Tolosako afari hura halakoxea izan zen gu biontzat. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.
Oso idazle oparoa, definitzen edo inongo joera edo estilotan sailkatzen oso zaila, iritzietan eta erreakzioetan harrigarria eta zuzentasun politikotik apartekoa maiz askotan, enigmatikoa, atzemanezina da Peter Handke. Berria - Kultura 2004-04-25
Sarri askotan bere burua lurrera bota eta, begi-espresio izugarriz, iraulka ibiltzen zen, lerdea zeriola. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.
Sarri askotan erabili da formula hau analogiaren fenomenoa bera ulertarazteko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 208. orr.
Kultura baten sakonenean sustraiturik dauden sinesteek ez dute, sarri askotan, inolako oinarri logikorik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.
Lehen kolpea, lehen trauma jasanezina, sarri askotan gertatzen den bezala, jaunartzean jaso zuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 168. orr.
Jesukristo dela uste du, eta sarri askotan elizetan ezkutatzen da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.
Ezin zuen oso ondo ikusi; baina, sarri askotan, bazirudien ez zela gauza ikusten zuena ere ulertzeko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.
Hainbeste urtean aurreztutakotik gastatzen hasi zen, eta kontuak atera gabe sarri askotan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.
Ozpinetako pepinoak ematen zizkion, sarri askotan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 358. orr.
aitak askotan (11); aldizkari askotan (6); alor askotan (22); amak askotan (7); arlo askotan (23)
asko eta askotan (26); askotan aditua (7); askotan ageri (8); askotan agertzen (13); askotan aipatu izan (8); askotan aipatzen da (6); askotan arazoak (6); askotan ari (8); askotan aritu (12); askotan aritzen (11); askotan ateratzen (7); askotan aurkitzen (6); askotan azaltzen (6); askotan baino (12); askotan behintzat (11); askotan bere (18); askotan beste (8); askotan bezalaxe (8); askotan bi (6); askotan bizi (8); askotan daude (7); askotan egiaztatu (7); askotan egin izan (8); askotan egin ohi (8); askotan egindako (6); askotan egiten (59); askotan egon (25); askotan egona (6); askotan egoten (13); askotan eman (8); askotan ematen (10); askotan entzun izan (7); askotan entzuten (12); askotan erabili (23); askotan erabiltzen da (6); askotan errepikatu (11); askotan errepikatzen (11); askotan esan izan (18); askotan esaten zion (6); askotan eskatu (15); askotan etorri (9); askotan etortzen (14); askotan euskal (7); askotan ez da (20); askotan ez dago (11); askotan ez dira (7); askotan ez dute (7); askotan ezin (12); askotan galdetu izan (6); askotan galdetzen (12); askotan geratu (6); askotan gertatu ohi (8); askotan gertatzen da (22); askotan gertatzen den (10); askotan gogoratu (7); askotan gogoratzen (10); askotan gure (16); askotan hartu (13); askotan hitz egin (12); askotan hitz egiten (17); askotan hori (9); askotan huts egiten (7); askotan ibili (12); askotan ibiltzen (7); askotan ikus (6); askotan ikusi izan (6); askotan ikusten (21); askotan irakurri (9); askotan iruditzen (8); askotan izan (29); askotan izaten (20); askotan jendeak (8); askotan jo (9); askotan joan (6); askotan joaten zen (7); askotan jokatu (6); askotan kontatu (11); askotan kritikatu (7); askotan lan (8); askotan legez (12); askotan nahi (7); askotan nire (6); askotan oraindik (7); askotan oso (20); askotan parte hartu (8); askotan pentsatu dut (11); askotan pentsatu izan (6); askotan pentsatzen dut (9); askotan saiatu (10); askotan salatu (6); askotan sartu (6); askotan sartzen (9); askotan sentitzen (6); askotan uste (10); askotan zaila (8)
auzo askotan (8); baina askotan (69); baina beste askotan (9); baita askotan (14); baserri askotan (8); beste askotan bezala (41); beste askotan ere (8); beste askotan ez (6); beste gauza askotan (16); beste herri askotan (6); beste herrialde askotan (8); beste kasu askotan (9); beste leku askotan (18); beste toki askotan (12); da leku askotan (7); dela askotan (13); desberdin askotan (6); dio askotan (6); ditu askotan (13); ditut askotan (6); dituzte askotan (11); du askotan (45); dugu askotan (7); dut askotan (15); dute askotan (26); edo askotan (8); elkarte askotan (9); era askotan (16); ere askotan (53); ere bai askotan (6); eremu askotan (10); eskualde askotan (12); esparru askotan (7); etxe askotan (24); europako herrialde askotan (6); ez askotan (7); ez da askotan (17); film askotan (13); gai askotan (11); gau askotan (12); gauza askotan bezala (7); gero askotan (8); geroztik askotan (6)
handi askotan (6); hilabete askotan (8); hiri askotan (15); hizkera askotan (7); hizkuntza askotan (16); hori askotan (21); horietako askotan (19); horrek askotan (8); izan da askotan (13); izan dira askotan (6); izaten da askotan (24); izaten dira askotan (12); kilometro askotan (8); kultura askotan (6); lan askotan (6); leku askotan ere (6); liburu askotan (8); lurralde askotan (9); maila askotan (13); maiz askotan (7); mende askotan (13); minutu askotan (14); modu askotan (21); munduko leku askotan (9); nahiz eta askotan (18); nazio askotan (6); nik askotan (10); paraje askotan (8); partida askotan (13); pasarte askotan (6); puntu askotan (13); sail askotan (12); sektore askotan (6); talde askotan (8); testu askotan (6); une askotan (47); urte askotan zehar (7); zahar askotan (7); zen askotan (24); zentzu askotan (14); zion askotan (8); ziren askotan (18); zituen askotan (6); zitzaion askotan (6); zuen askotan (26)