Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan dira imajinatu hamar bat egunen buruan hiltzen duten pozoi "asintomatikoak". ETC-literatura, saiakera Fragmentuak, Aurelia Arkotxa, Utriusque Vasconiae, 2009
Gure gaitza, gaitz fundazionala, asintomatikoa da. ETC-literatura, saiakera Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012
Hala ere, Argitanen arabera, garai batean ez bezala Osakidetzak ez dizkie prebentziozko azterketak egiten emakume asintomatikoei, ezta menopausia garaian tratamendua jasotzen dutenei ere. ETC-prentsa Berria, 2008-05-29
Frank Wilczek: 2004an Fisikako Nobel saria jaso zuen, elkarrekintza sendoaren inguruan askatasun asintomatikoa aurkitzeagatik. ETC-prentsa Berria, 2010-05-04
Kutsatu berritan, gehienetan, "asintomatikoa" izaten da infekzioa; kutsatuak ez du inolako ondoezik sentitzen fase akutuan. ETC-prentsa Berria, 2014-02-18
Beraz, behar-beharrezkoa da paziente horiek, sarritan asintomatikoak oraindik, detektatzea eta dauzkaten arrisku-faktore guztien abordaje integraleko plan bati ekitea. ETC-prentsa Argia, 2003-12-21
Sintomak dituztenek oso erraz jakingo dute glutena jan dutela, digestioa egin bezain laster, asintomatikoek, aldiz, ez, baina lesioa berdin-berdin egingo die. ETC-prentsa Argia, 2017-01-29
Ohikoena da asintomatikoa izatea, baina sintomak ere ager daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017
Oklusioa bat-batekoa izan den edo progresiboki gertatu den, sintomen larritasuna oso aldakorra izan daiteke, iktus hemisferiko handi bat izatetik asintomatiko izatera. ETC-zientzia, zuzenbidea Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018
Orokorrean hala ere aipatzekoa da arnas bidezko alkalosi kronikoa, asintomatikoa dela eta ez dituela seinale bereizgarri nabarmenik sortzen. ETC-entziklopedia Arnas alkalosi, Wikipedia
Infekzio asintomatikoei infekzio subklinikoak ere deitzen zaie. ETC-entziklopedia Asintomatiko, Wikipedia
Mikrobiologian eta medikuntzan, eramaile osasuntsua edo eramaile asintomatikoa mikrobio patogeno bat duen baina gaixotasun infekziosoa ez duen pertsonari deritzo. ETC-entziklopedia Eramaile osasuntsu, Wikipedia