Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teknologia digitalaren bilakaerak komunikaziorako bide berriak plazaratu ditu, denboraren komunikazio sinkrono eta asinkronoa eta espazioaren mugak gaindituz eta ikasgelan ere horiek ahalbidetuz. ETC-zientzia, zuzenbidea IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019
Modurik funtsezkoenean, konbergentzia mota horri "alboratze-multimedia" esaten zaio, hau da, hainbat multimedia-elementu -testua, bideoa, audioa, irudia eta abar- konbinatzen dituzten hipertestu-mezuak, modu independente eta asinkronoan kontsumi daitezen. ETC-zientzia, zuzenbidea EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean, Jotxo Larrañaga (arg.), UEU, 2011
DRAM arruntek interfaze asinkrono bat zuten memoria-kontrolagailuarekin komunikatzeko, eta, ondorioz, transferentzia bakoitzak gainkarga bat sortzen zuen kontrolagailuarekin sinkronizatzean. ETC-zientzia, zuzenbidea Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009
Atributuak modu asinkronoan eguneratzen badira, bertsio berri bakoitzak atributuetako bat bakarrik eduki dezake desberdina, eta, ondorioz, alferrik errepikatzen dira beste atributu-balioak. ETC-zientzia, zuzenbidea Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009
, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2008] Estrategia horrek, espero genuen bezala, programazio asinkronoa hartu zuen programazioparadigma gisa. ETC-zientzia, zuzenbidea Softwarearen ingeniaritza: II. atala. Garapen monolitikotik hiru mailako arkitekturara bezero/zerbitzariak bisitatuz
Gaur egun, seriean eginiko datuen transmisioa asinkronoa izan ohi da, hots, aldez aurretik bidalitako karaktere edo datu batek ez du determinatzen biten igortze-denbora eta hartze-denbora. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002
Orduan ere denborak ezabatutako inprentako errealitatea biziko genuen askotan, baina egun bat atzerago bizitzeko modu asinkrono horrek ez gintuen arduratzen. ETC-prentsa Berria, 2011-02-19
Internet munduan hedabide gehienak asinkronoak direnez eta gainera, esteken bidez hainbat lekutara joan ahal garenez, interesatzen zaiguna ikusten dugu eta jada ez dago lehen hedabideekiko zegoen fideltasun hura. ETC-prentsa Argia, 2008-07-06
Baina Apollo 11.aren hegaldiko softwarea, lehenengoz, exekutatze asinkronoa erabiliz garatuta zegoen. ETC-prentsa Argia, 2015-11-29
David Crystal-ek Interneteko bost eremu nagusietan bereizten du jargoiaren erabilera: Internet berean, posta elektronikoan, txat asinkronoetan (posta-zerrendak), txat sinkronoetan (IRC-ak adibidez) eta mundu birtualetan. ETC-entziklopedia Interneteko jargoia, Wikipedia
Igorle/Jasotzaile unibertsal asinkrono blokeak berriz (UART) serie hari batean datuak bidali eta jasotzeko aukera ematen du PUZarentzako karga oso txikiarekin. ETC-entziklopedia Mikrokontrolagailu, Wikipedia
Zuzenean harira jo beharko duela susmaturik, bizkor eta labur gogoratzen ditu iraganeko bere lanak -eremu magnetiko birakaria, makina asinkrono baten asmaketa-, baina, aipatzeko baino ez, pasadizoan izendatzen ditu, korronte alternoaren inguruan dituen ideiak azaldu baino lehen. ETC-literatura, saiakera Tximistak, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2012
Oro har, makina asinkrono trifasikoek ez dute neutrorako eroalerik, bai triangeluan konektatuta daudelako bai neutroa eskuragarri ez dutelako; horren ondorioz, ez dago korronte homopolarrentzako biderik eta. ETC-zientzia, zuzenbidea Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010
Hala, sekuentzia bakoitzean balio desberdineko inpedantziak lituzkeen motor asinkrono baten erantzuna ere simula daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010
Aire-erauzkailuak izan ziren enpresaren lehen produktua, industriarakoak eta etxerakoak; helize axial bat zuten, aluminioan urtu eta motor asinkrono anular baten errotorean finkatua. ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzendaritza estragegikoa, Askoren artean, EHU, 2014
Sekuentzia-logika digitaleko zirkuituak zirkuitu sinkrono sinkrono eta zirkuitu asinkronotan sailka daitezke. ETC-entziklopedia Logika sekuentzial, Wikipedia