Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
asean adlag asebeterik, aserik.
Eta itsasoratzeko egunaren bezpera iritsi zen, eta gauez, asean eta betean afaldu ondoren, ez nuen kasik lorik egin, hain bainengoen, alde batetik, esperantzaz beterik, eta, bertzetik, erreus eta urduri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.
Negozioa asean eta betean zihoan; izan ere, poetok oso ezagunak ziren hiriko giro sozial eta literarioan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 35. orr.
Asean dagoen zerri baten iduria zuen, sekulan ez zuen arma bat ukitu, eta sekulan ez zen bertze gizonekin borrokatu. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 84. orr.