Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
artistakeria 1 iz arte plastikoetako lan edo jardun gaitzesgarria.
Ekintza bat, eta haren ondoren bizitzarako jaioko ziren, artistakeriak eta estetizismoak eta hura guztia zakarretara botata. «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.
Euskaraz -keria eransten ahal zaie txartzat edo halamoduzkotzat jotako tasunei, eta hala ikasi genuen guk artixtekeye esaten, artistakeria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.
2 irud/hed
Xabik eta Decok ohiko lana egin zuten zelai erdian, Ronaldinhok ohiko artistakeriak zelai osoan, eta Eto'ok ohiko arriskua sortu aurrealdean. Berria - Kirola 2004-11-25