Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Piztu duten suak artirina egosteko bakarrik balio du. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 306. orr.
Amatxok, aldiz, berdina erosten du beti: ilarrak, arroza, artirina, kafea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 211. orr.
Alde ederra, mayen artirin tristea edo Toledo aldeko mazapan gozoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.
New Yorkeko jatetxe mexikar batean artirinez egindako talo batean jainkoaren irudia agertu dela eta harrituta dagoela jabea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.
Artirinez egindako ogi handi eta borobil batzuk botako zizkiola sabaitik, eta mana hartaz gain zezina edo urdaiazpikoa ere ekarriko ziola. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.