Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artillero (orobat artilari g.er.) iz artilleria maneiatzen duen pertsona. ik artillari.

Muinotxora behera jaitsi nintzen; tenientea eta artilleroak kopetilun eta isilik ziren kamioitxoaren oinean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.

Artilleroen trebetasun faltagatik ez zuen bere helburua lortzen, baina behin eta berriz zuzentzen zuten tiroa, setati, dudarik gabe bazekitelako berek hantxe lortua zela hilabeteetan ahora eraman zuten jateko fresko bakarra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Aitatxik, lehen aldiz, zerbitzu egin zion erresumari, Asparrotsen artilleroei argibideak emanez tiro zuzena egin zezaten gazteluaren kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Eta auto sakramental iduriko hartan bazirudien, han geunden moduan, ezen gurutzatuen artillero konpainia bat osatzen genuela, eta konpainia hark sultanaren jauregia hartu nahi zuela, atakea erretaguardiatik jorik eta handik oldarturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 177. orr.

Ezkutatu egin zen, artilleroek kanoia finkatu eta eskotilan behera egin zuten, serbiola gelditu zen bakarrik zubian, prismatikoak begietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

Zamamutil, enterradore, sukaldari, artillero, erizain, mando, zakur, otso eta hiena izan nintzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.

Esku oneko artilari batek -bere artean ari da-, 81 mm-ko mortero bat baliatuz, 4-5 granada (2 fosforozko, 2-3 su-emaile) baizik ez lituzke behar tiroa doitu eta puxka ttikitan den-denak lehertzeko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

Nola bizitu ordea berriro nire hizkuntzaren zentzua, dena nahasten ari denean? Parkeko zuhaitzak familia bateko belaunaldientzat itsasontzi diren aldi berean, artilleroari traba egiten dion estalkia baizik ez direnean?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 88. orr.

Goardia Nazionaleko artillerian sartu zen, eta beren kanoiak herri-xehearen esku uzteko artilleroak bairatu nahian pasatu zituen 1830eko abenduko 21eko eta 22ko gauak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artilleroen buru (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus