Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina larrialdia erreuma artikularragatik izan zen. ETC-literatura, saiakera Gatibu sortu nintzen, Jokin Urain, Susa, 2000
Gure historia partikularretan nahiz artikularretan ia beti gertatzen baitzaigu gauza bera. ETC-literatura, saiakera Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008
Inkesta horretan 10.000 emakumek hartu zuten parte, eta Euskal Herriaren zonari dagozkion emaitzek frogatzen dutenez emakumea gehien kezkatzen duten arriskuetako bat Alzheimerra da, eta atzetik datoz min artikular eta muskularrak, bularreko eta umetokiko minbizia, eta baita gaixotasun kardiobaskularrak ere. ETC-prentsa Argia, 2000-10-15
M. nostikoa: eskumako mokorrean artoplastia; eskumako eskuan Dupuytreren gaixotasuna; koxartrosia; hipertentsio arteriala eta fibrilazio artikularra ere bai; diabetikoa da, neuropatia diabetikoa du eta hiperurizemia eta miopia. ETC-prentsa Goienkaria, 2005-12-16
Hezurren gainazal artikularrak estaltzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
Humeroaren buruaren atzeratzeak edo min lokal batek behe-atzealdeko kapsula artikularreko lesioa adierazten dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua, Loitzun Iraola Azkona, UEU, 2013
Tratamendua mina, gogortasun artikularra, erreflexu basomotorea eta hezur lesio eta artikularrak saihestera bideraturik dago. ETC-zientzia, zuzenbidea Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Bestalde, aparatu bat sistema multzo bat da, funtzio berdina dutena baina zabalagoa; adibidez, lokomozio-aparatua (sistema muskularrak, eskeletikoak, artikularrak eta nerbiosoak osatua) edo zirkulazio-aparatua (sistema kardiobaskularrak eta sistema linfatikoak osatua). ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018
Hezurren malformazioek buruko mina eta min artikularrak eragin ditzake. ETC-entziklopedia Akromegalia, Wikipedia
Pieza bakarreko kopak UHMWPE (pisu molekular ultra altuko polietilenoa) edo metalezkoak dira eta gainazal artikular mekanizatua daukate koparen barrutik, eta ez daukate blokeo mekanismorik forrua bere lekuan mantentzeko. ETC-entziklopedia Aldakako ordezkapen oso, Wikipedia
Beso-euskarri edo sorbalda-geldiarazle bat erabiltzen da aste gutxi batzuetan, antiinflamatorioak errezetatu eta kinesiterapia programa bati ekiten zaio, mugimendu artikularren maila handitzeko asmoz, indarra gutxinaka gutxinaka errekuperatuz. ETC-entziklopedia Bizepsaren patologia, Wikipedia
Athleticeko kapitainak hezur artikularra handituta dauka, eta ezin izan da normaltasunez entrenatu azken egunotan —Valladoliden aurka deialditik at geratu zen—. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-28