Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artetan adlag ipar aldian behin.

Erraiten banu bizian ero aireño bat behar dela halere... poxiño bat, artetan bederen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 153. orr.

Hura zen esneketariaren alaba, artetan han edo hemen ikusia nuena, behin ere ez haatik solasik emana.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Aroa ere alde, artetan euri xorta batekin bazterraren freskatzeko doia.  Herria   2005-09-15

Hain xuxen, notari-zerbitzuek etxe tratuen berri emaiten dute artetan.  Herria   2004-11-25

Egun osoak eta artetan gauak bideetan higatzen genituen, mendiko ziloak eta talwegen xokoak miatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 62. orr.

Artetan pentsatzen nuen ere rugbyko ene lagunei.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.

Besteak ihesi joan ziren mugaz bestaldera, artetan agerraldi bat egiten zutela hemen, gordezka.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus