Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arte5 1 iz denbora edo leku bitartea.

Arte hartan, bere mertzeriatik atera zen Maite, ateari giltza eman eta, berengana kopetilun eginez.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 164. orr.

Hain zuzen, arte hartan bizi izandako Orbe karrikaren inguruan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 302. orr.

Izan zen erran nuen aste hartako ene lehen perpaus baikorra eta eskutik heldurik, Chatelet Les Halles metroaren ezpain arte lizunetara lasterkatu ginen, Mairie d'Ivryko norabidea lehian.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 186. orr.

Leihoetan pausatzen dira begiak eta ate txikietan, ate gaineko sinboloetan, kale estuen sarreretan, balkoi eta arkuetan, zoruan, etxe arte estutik apenas ikusten den zeruan, zubipeko ur uherretan, kanal-ondoan lotuta dagoen ontzi txikian, frutaz kargaturiko txalupan, poste baten puntan pausatu den kaioan, nonahiko hormetan ikusten diren kimera, grifo, maskaroi, gurutzeetan...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.

Bada, basko-sarearen eskaintza daroan eskutitza -gorago aipatu duguna- Estatu Batuen Kanpo-Sekuritate Zerbitzuek osaturik duten beste sare-arte horrexetako baten harietan nahastu da, ostera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

ez dakit zer pentsatu ote zuen nitaz Hencke-Bosch-eko nagusiek nire zerbitzura jarritako teknikari gazte hark; bakarrik esan dezaket, neure buruari ahalik eta ongien eusten saiatu nintzela eguerdi-arte hartan, ahal izan nuen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 280. orr.

Eta asea eta gosea hain bidegabe -eta desberdinkiro banatzen dituen merkatu sexualeko arrakastak ere badu, bistan denez, bekatuaren eta atentatuaren kutsu bat... jendeen jende-artearentzat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Arte honetan, ahizparekin egotekoa naiz, badu alabainan norbaiten beharra.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

Arte hartan bizi izan ziren azindetatik, esnetik eta gasnatik, bai eta gaztainetatik eta fruituetatik: bereziki sagarrak janez eta sagardoa edanez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 16. orr.

2 arte horretan

Berant heldu da eta pentsatzeko da Zaron berean berant sartu zela eskolan zeren eta arte horretan Baionako fraileetan ere ibilia eta seigarrenean sartu beharko zukeen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 16. orr.

Arte horretan, eta neure otoitzetan etengabe haudala segurtatuz, besarkada batez hire osaba.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 226. orr.

Negar muskila menperatu zuen han, Durangoko Basque Hotel likitsean; bera ere ez zen, arte horretan, hain garbi eta sanoki bizi izan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Arte horretan, ene adineko mutiko zenbait, eskolan enekin ibiliak, ja polliki abiatuak ziren "nesken ondotik", berek erraiten zuten bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.

Arte horretan etxebizitzaren arazoari ere kantu bat eskaintzen diote.  Berria - Kultura   2006-02-02

Ea arte horretan norbait agertzen zaidan ibiltokirako, edo nik dakita? Bi azietak txorrotan garbitu, garbi-oihala mahai gainean hedatu eta han uzten dut baxera idortzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

3 arteak hartu (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi)

Arteak hartu ezinda nabil Euskal Selekzioaren gaia dela eta. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-04

Colette altzariz altzari zebilen, toki arrotzean arteak hartu ezinik. ETC-literatura, saiakera   Hezurren erretura, Miren Agur Meabe, Susa, 2019

Arteak hartu ezinda jaiki zinen, azkenaldian ez bezala atsegin egon zinen. ETC-literatura, saiakera   Zamaontzia, Iņigo Aranbarri, Susa, 2011

Ikustekoa izango zen begietatik isuriko zuen amorrua, arteak hartu ezinik zegoenetan horrela egiten baitzuen beti. ETC-literatura, saiakera   Ileak uretan, Josu Penades Alberdania, 2012

Eta, hala, arteak harturik, lo egin dezaket, ez zure samurtasunaren habian, baina bai, behintzat, zure nireganako onespenean. ETC-literatura, saiakera   Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio (Iņigo Roque), Alberdania / Erein / Igela, 2013

4 hortz artetik

Pipa hortz-artetik kendu gabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

-Egia hauxe da: haur bat sortu orduko gau minean abandonatua izan zela -bota zion, hortz artetik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Pistola pneumatikoarekin burua zulatu diote Dianari, eta seko erori da, mingain lodia hortz artetik erakutsiz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 153. orr.

5 izter arte (orobat izterrarte eta iztarrarte) hankartea.

Nik ere izter artea haztatu nahi nien txantxa moduan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Seriotasun osoz, izterrartea ukitzen diote denek elkarri, laburki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.

Azkenik, nire izterrartean pausatu zuen bere ahoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Bertze eskua nire izter arte harrotura eraman zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Une horixe hautatu baitzuen nire lagun berriak ene esku herabea bere izter artera eramateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Esku bat [...] nire gerrian pausatu zen, eta iztarrartean behera labanduz, hauen erdian sartu eta nire arrakalan irristatzen hasi zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

Nigandik bereizi gabe, eta zakila nire izterrartean, bainugelara eraman ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Nire garaipenaz segur, izter arteko pasabide heze anarteraino ahantzia esploratzera abiatu nintzen, gutizios.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Bere tresna izter artean laztandu zuen, ahora ere eraman zuen [...] eta azkenik ahuspez eta arnasestuka amaitu zuen emakumearen oinetan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.

Izter artean ikusi nion bere hura handiturik, eskuan, egonezinik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

· Lancelotek, kolpe ikaragarri batez, lurrera bota zuen Börs, zaldiaren zela izter artean zuela, uhalak etenda.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Zaldi zuri ikusgarria zeraman izter artean eta larruzko kapa beltza bizkar gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Gurinak irrist egiten zidan izter artetik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 95. orr.

Urkatuaren gorputza zurrundu eta haren izter artetik errekasto ilun kiratsa etortzen zen arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Motoa da konfiantzaren bigarren pausoa, gorputzaren igurtzia sentitzea, zure ipurtaldea bestearen izter artean, bere eskuak zure gerri inguruan, lotsati.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 198. orr.

6 laino-arte (orobat lainoarte) iz

Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Haiek beraiek izan ziren, ontzia lainoarte itsuan zetorrela sumaturik, itsas malden gailurretan argi faltsuak piztu zituztenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

· Kontuon hausnarrean nengoela, laino-tarte txikia zerratu zen zeruan, inguruko muino txikiak bezain eguzkirik gabe geratu zen kanposantua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

7 sagu-arte iz sagutegia.

Klaska! entzun zen, eta eskua sagu-arte batean harrapatuta geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus