Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina bataren eta bestearen estiloa neurri batean behintzat "haur"-estilo bezala definitzen bada ere, horretaz gainera badituzte zeinek beren erreferentziak: Bauhaus eta art brut, hain zuzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.
Udan, aldiz, itsas hegian den betoizko 'art deco' eraikuntza haundiko La Pergola dantzalekuan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 63. orr.
-Onartzen dut jende honek XIX.eko traste zahar dezente bota zuela leihotik kanpora, eta sinbolismoari edo art nouveau-ari zabaldu zizkiotela ateak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 129. orr.
Kanpoko ornamentazioan, hala ere, bazituen Art Nouveau-ren motibo batzuk, egiturari sotiltasun eta arintasun airea ematen ziotenak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Art rocka rock and roll musikaren azpigenero bat da. Bere ezaugarri nagusiak letra gai handigurak, eta doinu, harmonia eta erritmoen esperimentazioa izatean datza, maiz poparen mugak igaro eta jazza, musika klasikoa eta musika elektronikoaren alorretara ere zuzentzen da. ETC-entziklopedia Art rock, Wikipedia
Kaiser Chiefs art-rock talde gisa aurkezten da, baina bere musikan 80ko hamarkadako pop britainiarraren arrastoak ere antzematen dira. ETC-prentsa Berria, 2005-08-11
Art rock edo musika intelektualtzat ere jo izan dute bere musika. ETC-prentsa Berria, 2007-04-13
Art-rock elektronikoa egiten duen Hidrogenesse bikotearen emanaldia ere izango da, eta propio gaurko sortutako Planetamikelurakenbitarteleta taldea ere bai. ETC-prentsa Berria, 2014-10-16
Diseinuzko jostailuak edo art toys-ak edizio mugatuan egiten diren bilduma egiteko jostailuak dira, hauek artista eta diseinatzaileek sortzen dituzte. ETC-entziklopedia Art toy, Wikipedia
Art Toy Gama kolektiboa duela lau urte sortu zen, mugimendu hori sustatzeko xedez. ETC-prentsa Berria, 2018-09-07
'Art toy' jostailuen unibertsoak Tolosa eta Donostia hartu ditu, proiektu bera osatzen duten lau erakusketarekin. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2017-12-01
Lau urte daramatzagu art toy edo egile jostailuen kultura Euskal Herrian, Espainian eta Hego Amerikan zabaltzen. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2018-09-21
Fan art edo fanart ingelesetik datorren hitza da, beste baten lanean oinarriturik sortzen diren artelanak adierazteko erabiltzen dena. Beste horrek sortu duen unibertsoko pertsonaiak, garaiak, janzkera edo beste edozer imitatzen du. ETC-entziklopedia Fan art, Wikipedia
Minimal arteko izenik ezagunenak hortxe daude: Judd (gogoz kontra bada ere), Andre, Flavin, Morris, Sol LeWitt... ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-09
Nire ezjakintasunean, Minimal Art izenekoa, Espresionismoaren bestalderako bidea izan zitekeela, pentsatu nuen. ETC-prentsa Argia, 2004-04-25
Horretarako, goitik behera eta ezkerretik eskuinera mugitzen ziren bolumen mugikorrak erabili zituen, neoklasizismo eta minimal artean kulunkatzen zirenak. ETC-prentsa Berria, 2012-11-06
Haren irudietan bi iturri aipatu ohi dira: pop art eta graffitia. Berria - Kultura 2006-04-07
Modu berean, margolaritza-higikunde batzuek, pop-art-ak edo hiperrealismoak, adibidez, desberdin "ikusarazi" dizkigute eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.