Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arruntean adlag normalean, jeneralean.

Santiagorako bidean, bizi ordenatuan eta arruntean gauzak oro haxean nahi dituena, etxen egon dadila.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Floriditan edanean eta istorioak kontatuz edo bestela Pilar honezkero arruntean itsasoan, hor ere polito edaten, baina urpekontziren bat antzemateko aukerari agur esanda.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 191. orr.

Arruntean jakiten nuen zer komeni zitzaidan, eta nahiago izaten nuen aitatxiri ez kontra egin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.

Lehendik ere, haurdun nintzenekoan gizonarenganako gogoa itzalia banindabilen, arruntean, erditu eta gero harekilakoan gero eta arroztuagoa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 39. orr.

Horregatik edo, haizea, arima gaiztoko sorkaritzat joa izan da arruntean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus