Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanak eten egin zituzten orduan eta, aurrerantzean arriskupean ez egoteko, burdinbidea Boscaccion gelditu zuten, gure etxetik zortzi kilometrora. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.
Oheetako bat arriskupean omen dago; zaldun ezezaguna etzaten da han, beldurrik gabe. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.
Nik, noski, ezetz esan behar, nire bizia arriskupean zegoela eta ez nuela inola ere nahi zuri ezer gertatzerik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 132. orr.
Nazio Batuen Erakundeak Afganistanen duen ordezkari berezi Lakhdar Brahimik erakundearen Segurtasun Kontseiluan atzo aurkeztu zuen txostenean esaten denez, Konstituzio berria onartu izanak herrialdeari bultzada garrantzitsua eman arren, normaltze prozesua arriskupean da. Berria - Mundua 2004-01-16