Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arriskupe iz arriskuaren menpekoa.

Honela, osmanliarrak, Ekialdeko Erromatar Inperioaren mugaren kontra jarriak, hobeto moldatu ziren haien ekialdera zeuden karamanliarrak baino; Austriak Bavariak baino arrakasta distiratsuagoa izan zuen, otomandar turkiarren erasoaldi luzearen arriskupean egon zirelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 423. orr.

Hemen zain egotea, ea noiz askatzen nauten, betiko kartzelaren arriskupean geratzea duk; gutxiena gerra bukatu arte preso egotea... Ihes egin beharra zaukaat, ez zagok beste erremediorik".  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Otsoen edo lehortearen arriskupean ibiltzen dira beti artzainak, eta horrexek egiten du artzaintza are bizigarriagoa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 31. orr.

Ahanzturaren arriskupean egonen ez ziren euskarrietara isuri zituen orduan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Euskal preso politikoak eta ikusten joaten zaizkien senide eta lagunak heriotza arriskupean daude.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus