Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahikoa baieztapen arriskugabea da: gerraren norgehiagoka beroan, eraso militarra ondo burutzea bezain garrantzitsua da arerioari hitza ebastea. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 12. orr.
Izorratzeagatik esaten zuen, ez zuen ni handik bidaltzeko intentziorik, bai baitzekien arriskugabea nintzela, "oilobusti" bat, ni bezalakoengatik esan ohi zuen legez. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 123. orr.
Osterantzean, hain arriskugabe dirudien olio bare horri haserrealdi subizikorik sor dakioke: eskolako gaztetxoek ere badakite hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.
Egin zituen bi garraio horiek xinplekeriak iruditzen zitzaizkion orain, ume joko antzekoak, baina arrazoiketari itzulia emanez "denak erraza, arriskugabea dirudi harrapatzen zaituzten arte". Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 141. orr.
Nire oheko uharte bero arriskugabean, gauerdiko Swansea loakartua jiraka eta bueltaka zebilela gure etxearen inguruan, behin batean asmatu nuen istorio bat etorri zitzaidan harlauzen gainean zirimolaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.