Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrebatasun (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi) 1 iz arreba izatearen nolakotasuna.

Kanonizatu nahi dutenek normalean beharra izaten dute bere inguruan nolabaiteko sistema arautzaile -eta "auraz" beterikoa- sortzeko, goraipatu duten, artelan, idazle, artista edo musikariarekin nolabaiteko anaitasuna sortuko bada -gutxitan esan daiteke sortzen dela ahizpatasuna edota arrebatasuna-.  ETC-prentsa   Argia, 2010-01-24

Eta baietz diozu zeure artean, hala izango dela, seguru asko emaztetasun amatasun arrebatasun alabatasun traumatiko ezin irentsizko batek bultzatu dituela emakumeok errusiar oinezkoen artera bildu, eskaileretan behera infernu atarira jaitsi, bagoian sartu eta sabel bueltan loturik zuten zartagailuari bizia emateko.  ETC-prentsa   Berria, 2010-04-04

2 anai-arrebatasun anai-arrebak izateko nolakotasuna.

Gehienetan zertan zeutzan sobera zehaztu gabe aldarrikatzen ziren ideal handi haiek: askatasuna eta elkartasuna, bakea eta maitasuna, gizakien anai-arrebatasuna...  ETC-literatura, saiakera   Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015

Maurak ez du arazorik sozialdemokraziaren ondare ideologikoaren zenbait atal goresteko: "Sozialdemokraziaren elkartasun eta anai-arrebatasun asmo hori indarrean dago.  ETC-prentsa   Berria, 2017-05-07

Ez digu uzten herritarroi libreki erabakitzen interesatzen zaizkigun gaietan, askatasuna, berdintasuna eta anai-arrebatasuna nortasun ezaugarri izango dituen jendarteak eraikitzerakoan, Giza Eskubideen errespetu zorrotza zainduko den horietan.  ETC-prentsa   Berria, 2018-05-22

Jarrai dezagun bada izaten, jarrai lanean, jarrai lankidetzan, jarrai gure artean eztabaidatu beharrekoak eztabaidatzen, jarrai kide izaten, jarrai anai-arrebatasunean desberdin izaten, jarrai ikertzen, jarrai ikasten, jarrai sortzen, jarrai transmititzen, jarrai eraikitzen, jarrai osatzen.  ETC-prentsa   Berria, 2003-10-17

Zerekiko berdin, ordea? Erantzuna, gordinki eta bortizki, samur-samurra: zintzoki, denok halabeharrez, gizonki, franko (franko-godo uler bedi), hori bai, askatasunez eta anai-arrebatasunez, hau da, Égalité, Liberté, Fraternité.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-10-17

Eta Herria bizi dadila jendearen anai-arrebatasuna eta askatasuna aldarrikatuz beti!  ETC-prentsa   Herria, 2009-03-26

Tuaregen hizkuntzaz jabetuz eta kultur-ondarea ezagutuz, Ribât Essalâm "Bakearen Lokarria" ekimena sortu dute, egun guzietako engaiamendua, izpiritual anai-arrebatasuna kristau eta musulmanoen artean bultzatzeko.  ETC-prentsa   Herria, 2011-01-20

3 neba-arrebatasun neba-arrebak izateko nolakotasuna.

Aitzitik, horrek, gizakien arteko neba-arrebatasuna eta justizia izpiritua zabaldu eta gizartearen harmonia orokorra bermatzen du.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus