Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazoitze iz arrazoimena.

Arrazoitze askorik gabe uler daiteke autoritatearen aurkako atentatu batean parte hartzen ari zela.  Berria - Harian   2005-08-12

Baina, arrazoi zuzenaren aurka ez doana eskubidez egiten dela onartuz gero, onartu behar dugu arrazoi zuzen horrek gorrotatzen duena eskubidearen aurka egiten dela (hots, arrazoitze zuzen batez ezarritako egiazko printzipioetatik datorren egiaren baten kontra doala).  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 77. orr.

Torturaren izaera okerra/zuzena bertutearen arabera arrazoitzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Ziur nago ez dagokidala niri arrazoitzea zer dela eta zigortzen nauten neke horien bidez; burua makurtuko dut han, eta badakit Jainkoaren aurrean makurtuko dudala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 511. orr.

Hilezkortasuna arrazoitzeari buru-belarri emanik, argirik pizteke utzia genion gauari etortzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.

-Zurekin alferrik da arrazoitzea -bukatu zuen On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.

Irakurlearen inplikazio hau lortzeko, lau prozedura nagusi darabiltza: irakurlea solaskide bihurtzea; tesi bakoitza berau finkatzen den sentsazioaren eta oinarrizko dituen inferentzien perspektiba bikoitzetik arrazoitzea; konparazioa; eufonia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Erlijioaren kontra gaizki arrazoitzea da obra batean hark eragindako kalteen zerrenda luzea biltzea, horrekin batera hark ekarri dituen onen zerrenda ere egiten ez bada.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 124. orr.

Haserrea arrazoitzea baino lan alferrikakoagorik ba ote?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 142. orr.

Ezinezkoa litzateke sintaxiko kasu bati buruz arrazoitzea, termino jakin batzuen gainean egingo ez balitz arrazoibide hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus