Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aerolito iz batez ere silikatoz osaturiko meteoritoa.
Bat-batean, beste askotan gertatu ohi zitzaion bezala, Edmundo de Oryren bi aerolito etorri zitzaizkion gogora. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 52. orr.
Primerako aldartean jaiki zen Brown jauna, txistuka esango genuke, eta leihoko beira leuna bustitzen zuen euriak beste aerolito bat ekarri zion mihi idorrera: [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 61. orr.
Gizon etorri berriak eta Fontainek hitzik esan gabe trukatzen dituzte maleta eta karpeta: batean dirua dago; bestean, marrazki eder batzuk, aerolitoak izenburupean, eta, hauen tartean, aspaldi desagertu ziren plano haiek. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 78. orr.