Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arestiko mezuok gaitz bera dute: ez dira sinesgarriak, ez daude arrazonamenduaren logikan oinarrituta. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 95. orr.
Baina berdin du horrek: isilik geratuz gero berak ematen du erantzuna; arrazonamenduaren konfirmazioa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 159. orr.
-Horrelako arrazonamenduek etsaiaren garaipenaren alde soilik egiten dute -esan zuen Gandalfek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 158. orr.
Txosten laburrak egin ditzakete, beren interpretazioa, emaitzak eta arrazonamenduak adieraziz. Berria - Harian 2005-01-02
Ezin zaio aitzakiarik aurkitu arrazonamendu horri. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 174. orr.
Zureak bezalako arrazonamendu motelekin mutilok ez dute herriaren askapen prozesua bururaino eramaten ahalko, eta betiko etsaien aztaparretan gatibu egongo gara. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 264. orr.
Hauxe da arrazonamendu moralaren funtsa, giza ezagutzaren zatirik handiena osatzen duena eta giza egintza eta portaera guztiaren sorburu dena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.
Aho bete hortz uzten ninduten Dodoven arrazonamenduek, ez nuen uste lorazaina hain idiota zenik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.
Diamante handiek, dirudienez, ezabatu egiten dituzte pertsonen arrazonamendu ahalmenak, piztu ezkutuan hobiratutako grinak, eta itsutu argiturik egon beharko luketen zentzumenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 75. orr.
Eta osotasuna lortu baino gehiago, ulergarritasuna eta arrazonamenduaren baliozkotasuna bilatuko ditugu, bidean errepikapen batzuk bazter utzita gelditzen badira ere. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 24. orr.