Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arrautzesne (ETCn 21 agerraldi; orobat arrautza-esne ETCn 17 agerraldi eta natilla ETCn 59 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian natilla agertzen da) iz gorringo, azukre eta esnearekin, bestek beste, egiten den gozoki krematsua. ik natilla.
Baziren kolore guztietako katuak, kaiola bat bele zaratatsuekin, saski bat arrautzesnearen koloreko eta ozen burrunba egiten zuten ile-bola bitxiekin, eta salmahaian kaiola handi bat arratoi beltz distiratsuekin, beren buztan soildu luzeak baliatuz, jauzika, jolasean zebiltzanak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.