Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraunean zebiltzanak gizon askeak ziren ordurako, eta gizontasunez aritu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 188. orr.
-Arraunean hasi al haiz? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.
Baina ekaitz zakarra sortu zen eta itsasgizonek egun luzeetan jardun behar izan zuten arraunean gogor. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.
Marinelak, hala ere, ekin eta ekin hasi ziren arraunean, lehorrera nahian; alferrik, ordea, itsasoa gero eta haserreago baitzegoen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.
Aita arraunean aritzen zen zarauztarren traineruan, "Golondrina" izeneko hartan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.
Ea arraunean ba al nekien galdetu zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.
Nire batel ttikira iritsirik, arraunean hasi naiz, jo eta su, akitzeraino. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 47. orr.
Bost minutu geroago Helen eta biak arraunean ari ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 455. orr.
Andrea hain gaixorik zuen erbesteratu politiko dirugabe harengan, Cafiren lagun min harengan, ez zuen ikusten behiala hondartzara berari bisita egitera joaten zitzaion Chiaramonte hura, arraunean eta igerian aritzen zena, bere lagunak kortejatu eta denaren gaineko txantxak egiten zituena, gauean Capanninara dantzara joaten zena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 146. orr.
Gizon ezezagunak batel batera jauzi egin, eta arraunean hasi zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 52. orr.
Urtebete lehenago aitari zoro deitzearen jolasa egin izan balio, nekez ziratekeen orain legetxe arraunean suabe eta baketan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 10. orr.
Zinez, galera zahar batean arraunean ari den galeriano baten bizipenak ez al dira kartzelako galerietan atzera-aurrera dabilen galeriano batenak bezain errukiberak? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.
ari da arraunean (3); arraunean ari (8); arraunean egin gabe (6); arraunean egitea (5); arraunean egiteko (6); arraunean egiten (5); arraunean ere (3); arraunean ez (3); arraunean hasi (12); baina arraunean (5); dira arraunean (6); egin zuten arraunean (4); egingo dute arraunean (3); ere arraunean (3); hasi ziren arraunean (5); nintzen arraunean (3); zuen arraunean (4)