Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrauka (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) 1 iz lastodunen familiako landarea, larre, belardi, ubide-ertz eta basoen inguruetan hazten dena (Festuca pratensis).

Arrauka ("Festuca pratensis") Poaceae familiako landare belarkara da. ETC-entziklopedia   Arrauka, Wikipedia

Larre garaietan (2.000-2.700 m) arrauka da ugariena. ETC-entziklopedia   Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala, Wikipedia

2 landare enbor barne-hutsa. ik. lastotxo.

Malenkoniak eta apatiak hartuta sentitzen zen, sabelean aterpetzen zuenak energia zupatuko balio eta itotzeko moduan utziko balu bezala (burura zetorkion irudia begi biribilak eta batrazioen esku txikiak zituen zizare batena zen, zizare bat bere erraietan ezkutatuta, kolore gorriko arrauka batez muina zupatzen tematuta). ETC-literatura, saiakera   Vera Candidaz dakidana, Veronique Ovalde (Alberto Barandiaran), Alberdania, 2011

Artzateko haitzaren gainetik Tortok mailotzar bat jaurtiz, Praixko gizagaixoari txiki-txiki eginda utzi dio karea egiteko egin berri zuen arraukaETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2018-07-20

3 dunetako arrauka (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Dunetako arrauka ("Festuca vasconcensis") Poaceae familiako landare belarkara da. Izen zientifikoak euskal landarea dela dioen arren, hego-mendebaldeko Europako landarea da. ETC-entziklopedia   Dunetako arrauka, Wikipedia

4 itsas arrauka (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Itsas arrauka ("Festuca juncifolia") Poaceae familiako landare belarkara da. ETC-entziklopedia   Itsas arrauka, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus