Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hugok beldurra erakusten du, hain leku zoragarria berehala modan jarriko dela eta dena andeatuko dela, Paris txiki baten antz faltsua hartuz: arratsalderoko kontzertua, hotelak, periodikoa irakurriz aspertzea, etabø, arestian modako udalekuetako biziera zozoaøø. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.
Etxekoandre gazteak ere arratsalderoko bisitari bihurtu ziren, gero eta talde handiagoan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 207. orr.
Zuhaitz gandorretan arratsalderoko dantza hasi dute abarrek, elkar astintzen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.
Aita txalupa lantzera etorri zen, arratsalderoko ohitura, atoiontziko guardia amaituta, arratsaldeko seietan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.
Goian-behean ari zuen euria, eta ohi baino lehenago bildu ziren besteak ere arratsalderoko buki-domino partidara. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.
Udan, ordea, eguna luze izanik, eguzkiak majo berotzen duela kontuan hartuta, itsas-haize edo brisara arratsalderokoa gogoan izanik, ez da harritzekoa, mendi lepo altu samarren batetik laino lanbrotsu gorputz handirik gabeak, mendiari ondo itsatsita abiatzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.