Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irurtzungo Haizpean arrestatu zuen Rafael Marotok Uritz brigadierra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 174. orr.
Lagun zonbait arrestatu dituzte azken egun hautan eta beldur naiz guardia zibilek zerbait dakitela, zer xuxen kalkulatu ezin badut ere. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.
Baigorriko abertzale guziak miatuak edo galdezkatuak dira, Bidart famili osoa arrestatua da herritarren aintzinean... segur dira Filipek antolatu ekintza bat dela. Herria 2004-06-03
Immanuel kokaguneari ustez erasoa egitera zihoazen bi palestinar ere arrestatu zituen. Berria - Mundua 2004-03-26
Ondotik auzitegirat gomitatua izan da eta gauza hori ikusiz Oztibarreko zortzi herrietako auzapezek igorri dute mozione bat Prefetari galdeginez desmartxa hori geldi araz dezan eta erranez arrestatu horren ber kasuan direla han ziren laborari guziak. Herria 2001-07-05
Jende askori gogoan iltzatuta geratu zitzaion maiatz hartako zortzigarrena, Bilboko Vista Alegreko zezen plaza 400 arrestatu ingururentzat gau bateko ostatu izan baitzen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 106. orr.