Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrastatu2, arrasta(tu), arrastatzen 1 du ad atxilotu.

Bainan zendako arrastatua izan den mugaz haindian, hori dute frangok ezin onets.  Herria   2005-03-10

Pilota partida bukatzerakoan, azken kintzea edo xaxa egin eta, Perkain ohartzen da poliza xefa heldu zaiola xuxen xuxena berari buruz arrastatzera, keinu eginez poliza laguneri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

Arrastatutako asko berehala askatu zituzten arren, kartzelatu edo konfinatu egin zituzten beste batzuk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 169. orr.

Beste 92 immigratu afrikar arrastatuak izan ziren Tenerifera joan berriak zirelarik.  Berria - Mundua   2004-01-11

Xan, aitaren anaia zaharrena ere alemanengandik ihes joan zen baina guardia zibilek arrastatu zuten eta Miranda de Ebroko kontzentrazio kanpora eraman preso.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 137. orr.

Montreal eta Quebec-era joan eta Niagarako urjauzietatik bueltatu ginen, beti mozkor-mozkor eginda, gure betiko New York honetatik irten ginenetik Bostonera bidean abiadura handiagatik arrastatu gintuzten arte, ezta Pearline?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 337. orr.

Arrastatu zuten bere lagunen artean eskea egin zuelakotz preso zirenentzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

Gazte bat arrastatzen denean, ikastolako umea izan dela irakurtzen da prentsan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Arrastatuetan, ETA-ren burugazi ekarri bi lagun, Salisen bizi zirenak ondo hetan nehork jakin gabe nor ziren: Mikel Albizu, Antza deitzen dutena, 43 urte, eta adin bereko emazte bat, Soledad Iparragirre, Anboto erraiten diotena.  Herria   2004-10-07

Begitarteak estalirik, arrastatuak komisariara eramaten eta galdezka une osoan berogailuei esku burdinaz loturik atxikitzen zituzten, beren kaka eta pixan irakitera utziz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus