Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zekien cricketean; motela zen; oinak arrastatzen zituen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 14. orr.
Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren handik aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean, zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.
Gau hartan, bere lehen kontzertu handian, soineko beltz luzea arrastatuz pianoaren ondora iritsi zenean, begiradarekin bilatu zuen, lehen lerroko oihal gorriko besaulkien artean, baina ez zuen ikusi. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 63. orr.
Baina, behin iraganerako atea zabalduta, nekeza zen data hartan irautea, handia baita denbora joanaren erakarpen indarra; zirimola moduko bat baita iragana, urtez urte eta mendez mende bere baitara arrastatzen gaituena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 44. orr.
Zuhaixka baten atzean geratu ziren zain, Evans jauna atzeko gelatik korridorean barna bere txinalak arrastatuz etorri eta sarraila irekitzen ahalegintzen zen artean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.
Lera bat zuzen arrastatuz gero, lautada zakar horretan aurrera, berehala hautsiko litzateke. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 345. orr.
Maisuri uztea gu lurrean arrastatzen, ipurdiari neurriak hartu eta txikitzeko? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 276. orr.
Hauek hodei txiki berriak sortzen dituzte; gero hauek elkarri batzen eta gehitzen zaizkio eta elkartzez handitzen dira eta haizeek arrastatzen dituzte, denborale ohila abiatu arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 419. orr.
Oihu arrastatu bat bat zen, mozkorren baten alarauaren gisakoa: "Ai, bizia, ez nauzu merezi!". Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.