Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armika (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi) 1 iz Apiaceae familiako landarea, eztulerako sendabelar gisa erabilitakoa (Eryngium campestre).

Armika ("Eryngium campestre") Apiaceae familiako landarea da, erdialdeko eta hegoaldeko Europan jatorria duena. ETC-entziklopedia   Armika, Wikipedia

Nostradamus handiak armikaz jengibrea egiten zuen XVI.eko garai hartan eraiki ziren lehen baserrietan, dolare-baserrietan, sagarrondoen emana jakinetik urrutira gabe, atari eguteretan nonbait mertxikondoak edo mertxika arbolak (Prunus persica) izango ziren. ETC-prentsa   Argia, 2007-10-07

Salsola kali (mahats-txikia) edota Eryngium campestre (armika edo buruiska), hazia helduta haize bolada zakarren baten zain izaten dira, lepoa moztu eta haizearen airea aire-aire dantzatuz landare osoa pirrilaka eraman dezan, haziak barreiatuz. ETC-prentsa   Argia, 2009-10-18

2 itsas armika (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Itsas armika ("Eryngium maritimum") Apiaceae familiako landarea da, Europako kostaldetan jatorria duena. Elisabetar aroan, bere sustraiak afrodisiakoak zirela uste zuten. ETC-entziklopedia   Itsas armika, Wikipedia

Kresaletan itsas-armika (Eryngium maritimum) eta mendietan armika (Eryngium campestre) eta, inon izenik topatu ez diodan, Eryngium bourgatii, zeini baduenaren alde azkazal bat jokatu-eta, azaltzen den artean neronek jartzen diot: armika urdina. ETC-prentsa   Argia, 2007-09-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus