Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arkadia iz Antzinako Greziako probintzia baten izenetik eratorria, harmonia ikuspegi idealizatu bat sinbolizatzen duen leku mitikoa.
-Eta arkadiak, harkadiak bezalaxe, bizitzeko lekurik onenak ez izateaz gain, iraingarri ere badira. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 64. orr.
Adin kontua izango da, apika, neu ere hasiko naiz uste baino lehenago neure herriaren bila, neure neurrira egindako Arkadia, munduaren esku trakets-zikinak ezin iritsitako leku bikaina. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 297. orr.
Hamaseigarren mendeko kofradietan ez zen Arkadiarik: baina Sebastian protagonista eskandalizatu egiten da horretaz konturatu ahala. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.
Gure Arkadia zoriontsuaren bihotz-bihotzean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 145. orr.