Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arilo (corpusean ez dago; ETCn 37 agerraldi) 1 iz landare hazi batzuen kanpoko estalkia.

Haziaren bidetik: fruituak arilo gorri lirdingatsu ikusgarria du, barruan, erdi bixtan erdi ezkutuan, hazi beltx borobil gogortxo bat duena. ETC-prentsa   Argia, 2016-10-02

Ale emeak fruituak ekoizten dituen bakarra da eta berez, sasi-fruitu edo baia modutzat hartzen dira; hazi bakarrekoak dira eta arilo mamitsu batez inguratuta agertzen da, kolore gorri bizia eta zapore desatsegina duena. ETC-entziklopedia   Hagin (zuhaitza) , Wikipedia

Eraztun mamitsu gorri bizi batez (ariloa) inguratutako haziak dira fruituak. ETC-entziklopedia   Hagin arrunt, Wikipedia

2 iz hidrokarburo aromatiko bati hidrogeno bat kentzean sortzen den erradikala.

Aminak amoniakoaren deribatuak dira, hidrogeno atomo bat edo gehiago ordezko batekin (alkilo batekin edo arilo batekin, esaterako) ordeztuta dutenak. ETC-entziklopedia   Amina, Wikipedia

3 arilo talde (corpusean ez dago; ETCn 37 agerraldi)

Arenoa ordezkatzaile gisa erabiltzen bada, arilo talde deritzo (Ar laburtuta). ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Amino taldeak amoniakoaren deribatuak dira. Aminak amoniakoaren deribatuak dira, non protoi bat edo gehiago alkilo edo arilo taldeengatik ordezkatzen diren. ETC-entziklopedia   Amino talde, Wikipedia

Iminak errazago sortzen dira karbono-nitrogeno lotura bikoitzaren eta ordezkatzaile baten (normalean, Arilo taldeak) arteko konjokaketa dagoenean. ETC-entziklopedia   Imina, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus