Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barnealdea zeta zeru-urdinez forratua zuen kotxe baten atzealdean jarririk, leiho lausotuetan barrena hirira begiratzen zuen: arrain lodi baten tankera zeukan hiriak argipean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.
Galeriatik sartzen den argipean ziegakideen oinetakoak agertu zaizkit ate ondoan paratuak, ohera beha. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.
Eta, ikusirik nola zetozen gizon haiek, zuzi izeki berrien argipean laztu, larritu eta asaldatu ginen, nola usoa aztorearen ikusteaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.
Aurpegi gorrituek distira egiten zuten argipean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.
Linterna baten argipean lagunen aurpegiak ikusi dituzu, zurea bezala emozioaren dirdirak argituta, eta barrezka hasi zarete denak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.
Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten, non enplegatu txanodun batzuek oharrak hartzen baitzituzten beren koadernoetan, gasaren argipean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Eta gainera, eta hauxe zen garrantzizkoena, baliagarri izango zitzaiola, horrenbestez, beste oroitzapen guztiak ezabatuko zituen irudi harexen argipean alde egiteko bizitik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 129. orr.
Liburukotea hartu dut esku artean berriz ere, Eñautek irakurtzeko propio daukan besaulkian, irakurtzeko propio dagoen oinarridun lanpararen argipean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.
Maimonen esoterismoaren argipean, nola ulertu behar ditugu haren ideia filosofiko eta teologikoak? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.
Argipean begiztatu zituen, lau aukeratzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 168. orr.
Eta han zen azken aulki salbatzailea, distiratsu farolen argipean, zu gerturatu zinen arte. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 62. orr.
baten argipean (5); eguzkiaren argipean (4); ilargiaren argipean (4); kandelen argipean (4); lanpararen argipean (3)