Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garaiko Mendebaldeko merkataritza-publizitatearen praktika, bere inbertsiogintzaren ugaritasunean eta "merkatu-ikerketaren" arduratasunean, propaganda komunistak nekez gainditu bazezakeen ere, desberdinak eta garrantzitsuagoak ziren emaitzetara jo zuen, eta bai lortu ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.
Horietan hiru ezaugarri errepikatzen dira: gorroto tribala, ideologia bati atxikimendu itsua, arduratasun pertsonal gutxitua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.
Haren irribarrea iraingarri zitzaidan, laneko gauzetan, birritan aipatu dudan bezala, arduratasun pertsonifikatua bainaiz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.
Bi izebek ere gogoz barre egin zuten, Gabrielen arduratasuna olgetagai jakina baitzen beren artean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 268. orr.