Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prokuradore ospetsuak ardurapean utzia zion eskualdetik jendeen ihesaren gelditzeko gaitasunik ez zuela ukan leporatu zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.
Ehun baino gehiago ziren Hansek, partaide gisa lehendabizi eta bere ardurapean ondoren, egindakoak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.
Tzarko eta bere talde politikoaren ardurapean zegoen gizarte sozialaren gorputzaren kilikatzeko betekizuna. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 24. orr.
Esaiozue bera izango dela aurrerantzean Paradisuko Uraren zaindaria nire partez, eta bere ardurapean egongo dela bidaiari egarrituei ur hori oparitzea nire izenean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.
Gutun honen bidez, zeuen errege izanaren ondorengoak zeuen ardurapean dituzuela jakinarazten dizuet; bai eta gudu-gurdi, zaldi, hiri gotortua eta armak ere. Elizen arteko biblia 2 Erg 10,2
Etortzeko diren urte on horietan, janari ugari jaso eta bil dezatela zure ardurapean, eta hirietan gorde. Elizen arteko biblia Has 41,35
Meharraren gorputz erdi-hila zaindariaren emaztearen ardurapean utzi eta kamioian sartu ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.
Historiak amaiera zoriontsua izango du, Don Kijotek bere ardurapean hartuko baitu gaztelua (benta) zaintzea, etorri berrien zoriona bete-betea izan dadin. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 92. orr.
Berari halako altxorrak utzi Grosrouvrek beraren ardurapean, eta hara non lapurtu egiten zizkioten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.
Horrek guztiak iheslariak ugaritu zituen, eta nik gero eta lan gehiago nuen Anghiosek nire ardurapean uzten zituen juduekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 340. orr.
ardurapean dago (8); ardurapean dagoen (3); ardurapean diren (5); ardurapean egon (9); ardurapean egongo (4); ardurapean geratu (3); ardurapean izan (3); ardurapean jarri (8); ardurapean jarria (3); ardurapean jarriak (5); ardurapean jarriz (3); ardurapean utzi behar (3); ardurapean uzten (4); ardurapean zegoen (4); ardurapean zeuden (6); baten ardurapean (10); beraren ardurapean zegoenean (3); bere ardurapean dituen (6); bere ardurapean hartu (4); beren ardurapean (12); emakumeen ardurapean (3); foru aldundiaren ardurapean (3); gure ardurapean (3); haren ardurapean (3); ministerioaren ardurapean (3); neure ardurapean (3); nire ardurapean (7); ren ardurapean (4); santuaren ardurapean (3); zeure ardurapean (4); zure ardurapean (6)