Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardurako2 izlag ohikoa. ik ardurazko2.

Han eritzen da haur hori, emeki emeki hiltzera doha; eta medikuek diote ez dela harren eritasuna ardurako gaitzetarik, bertze zerbait minek diotela kalte egiten.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 215. orr.

Etxalde aipatua zen Garaten sortetxea, Pikasarria, eta jendeen aho-mihitan Pikasarri zen beti haren ardurako izena.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 155. orr.

Berriz hona itzultzekotan banoa lan leku ardurakora.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.

Ibiltzean ez dago pentsamendu edo sendimendu ardurakorik: gorputza bere indar goxoan, burumuina bere lan kementsuan ari dira ari alkimia aberats batean gauzak itzulikatzen, sukarraren kaldatik beretik, nork daki, argi zerbait atera dadin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus