Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arduragabezia iz ardurarik eza, egitekoekiko ohartasun falta. ik arduragabetasun.

Giltza ia edonoren esku egotea berez arduragabezia handia bazen, are handiagoa halako material arriskugarriak han bertan gorde izana.     «Kuskue tanden», 2004 - 113. orr.

Deus ere ez da finkoa izango, dena ezegonkorra, dena konbultsiboa, eta dantza egitea erraza izango da musikaren zaratotsak aginduriko arduragabezia argi horrekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.

Ziarretaren iritziz, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak atzera egin du bere hitzetan eta "arduragabezia handia erakutsi du.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Delitugileak atxilotzen ditu, ez epai ditzaten, bera epai dezaten baizik, eta hartara zera lortzeko, ekintzaren zer-nolakoetan argi eginez bere arduragabezia susmoa ezaba dadila.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus